Gipuzkoako Txapelketan eta Ligan, bietan onenak

Handia egin dute Zumaiako jubenilek trainerilletan: Gipuzkoako Txapelketa eta Liga irabazi. Atzo jokatu zen Txapelketa Mutrikun, eta aise bereganatu zuten herrialdeko bandera Jon Larrañagak prestatzen dituen arraunlariek. San Pedrori hamahiru segundo atera zikioten, hogeita bi Getariari, eta minutua eta hamar segundo San Juani. Estropada bukatu eta garaipena ospatzen zumaiarrak. KLAUSSER Ligan ere nagusi izan dira. […]