Gipuzkoako Txapelketan eta Ligan, bietan onenak

Handia egin dute Zumaiako jubenilek trainerilletan: Gipuzkoako Txapelketa eta Liga irabazi. Atzo jokatu zen Txapelketa Mutrikun, eta aise bereganatu zuten herrialdeko bandera Jon Larrañagak prestatzen dituen arraunlariek. San Pedrori hamahiru segundo atera zikioten, hogeita bi Getariari, eta minutua eta hamar segundo San Juani.

gipuzkoako-txapelketa-mutriku-22-05-11-045.jpg
Estropada bukatu eta garaipena ospatzen zumaiarrak. KLAUSSER

Ligan ere nagusi izan dira. Zazpi estropadak osatu dute lehiaketa, eta seitan irabazle izan dira zumaiarrak. Orain, Euskadiko Txapelketan ariko dira.

gipuzkoako-txapelketa-mutriku-22-05-11-074.jpg
Zumaiako jubenilak, atzoko lanak bukatu eta gero. KLAUSSER

gipuzkoako-txapelketa-mutriku-22-05-11-329.jpg
Jubeniletako kide guztiak entrenatzaile guztiekin. KLAUSSER

Atzo, beste trainerilla batek ere ordezkatu zuen Zumaia Gipuzkoako Txapelketan. Gizonezkoena hori ere, jubenilena bezala. Seniorren txapelketako finalean aritu zen, eta laugarren egin zuen, San Juan, Hondarribia eta San Pedroren atzetik.
Atzoko argazki gehiago, hemen: https://picasaweb.google.com/Arrauner/GipuzkoakoTxapelketaMutriku22052011#

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude