Bigarren eta hirugarren Euskadiko TrainerillaTxapelketan

Atzo jokatu ziren Euskadiko Trainerilla Txapelketako finalak Plentzian, eta zumaiarrek ezin izan zuten banderarik dantzatu. Emakumezkoetan, seniorrak hirugarren izan ziren, eta gizonezkoetan, jubenilak bigarren.
Emaitza batetik bestera aldea egon zen. Emakumezkoen ontziak ez zuen aukerarik izan estropadaren lehian sartzeko, eta hasieratik ibili ziren burutik urrun. Getariak irabazi zuen, eta 17 segundoko aldea egon zen garaileen eta zumaiarren artean. Bien erdian San Juan sartu zen, Getariatik 11 segundora. Lutxana izan zen laugarren; Zumaiak 16 segundo kendu zizkion.

Jubenilek, aldiz, lehia estua izan zuten San Pedrorekin. 27 ehunen azkarrago izan zen trainerilla morea. Arkote sartu zen hirugarren, Zumaiak baino 10 segundo gehiago eginez, eta laugarren Santurtzik bukatu zuen, Arkotek baino 3 segundo gehiagora.
euskadiko-txapelketa-29-05-11-141.jpg
San Pedro eta Zumaia lehia estu-estuan, helmugatik oso gertu. KLAUSSER

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude