Telmo Deun uretan eta lehian, bihar Mutrikun

Badator San Miguel Liga (ekainaren 18an hasiko da Bordelen), eta bihar, traineru egutegian leku berezia duen estropada jokatuko dute: Mutrikuko 12. Ikurriña. Denboraldi-aurreko estropada garrantzitsuenetakoa izaten da, eta bertan ariko da Telmo Deun, beste 16 ontzirekin batera. 17:00etan jokatuko da.Zazpi txandetan banatu dituzte parte hartzaileak. Lehen lau txandetan erlojuaren aurka lehiatuko dira binaka: Ilunbe eta Elantxobe; Donostiarra eta Arkote; Getaria eta Ondarroa; eta Isuntza eta Zierbena.  Azkeneko hiru txandak ohiko moduan izango dira (ez erlojuaren aurka), hirunaka banatuta: Zumaia, Zarautz eta Zarautz; Hondarribia, San Pedro eta Orio; eta Kaiku, Urdaibai eta San Juan.Zumaiarrek oso itxura eman zuten neguko jaitsieretan, eta harrezkero joan dira hilabete batzuk. Lan ona egiten ari dira entrenamenduetan, eta bihar izngo dute lan hori erakusteko aukera. San Miguel Ligako beste sei talde ere bertan izango direnez, aukera ona da Zumaia nolako mailan dabilen jakin ahal izateko.Biharko estropadako txanden taula, hemen: http://www.kirolak.net/eu/competiciones.asp?cat=4&temp=13&deporte=todos&deportetmp=remo&competi=documentos&subcat=4

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude