Bosgarren Telmo Deun Mutrikun

Zumaia onenen artean izan da gaur, Mutrikuko traineru estropadan: bosgarren egin du. Bere txandan aise menderatu ditu Santurtzi eta Zarautz. Urdaibaik irabazi du, San Juan izan da bigarren, Kaiku hirugarren eta Hondarribia laugarren. San Miguel Ligako beste bi aurkariak, San Pedro eta Orio, atzean utzi dituzte zumaiarrek.
Xanti Zabaleta entrenatzaileak balorazio hau egin du gaurko lanaz: “Ondo goaz, bide onean, eta hor segitu behar dugu. Baikorrak izatea ondo dago, baina kontuz ibili behar da euforiarekin. Gaurko proba ondo atera da, baina kontuz, benetako estropadak ez dira iritsi eta. Gauzak zuzentzeko dauzkagu oraindik. Nabarmendu nahi dut gure arraunlarien jarrera oso ona izan dela. Bihar goizeko entrenamenduan hitz egingo dugu denok, gaurkoaren azterketa zehatzagoa egiteko”.

Sailkapena
1. BERMEO 20:03,88
2. SAN JUAN 20:14,88
3. KAIKU 20:25,30
4. HONDARRIBIA 20:28,36
5. ZUMAIA 20:32,51
6. SAN PEDRO 20:37,82
7. ORIO A.E. 20:43,88
8. ZIERBENA A.E. 20:55,34
9. ISUNTZA A.E. 20:59,38
10. SANTURTZI A.E. 21:06,13
11. DONOSTIARRA 21:16,21
12. ONDARROA A.E. 21:16,57
13. ELANTXOBE A.E. 21:22,00
14. GETARIA A.E. 21:30,36
15. ILLUNBE A.E. 21:44,65
16. ZARAUTZ A. E. 21:47,03
17. ARKOTE A.T. 21:56,31

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude