Zumaia Kiroljokoa hirugarren

Gipuzkoako Liga hasi da gaur Pasai Donibanen, eta Zumaia Kiroljokoa hirugarren sailkatu da. Getaria-Tolosak irabazi du, eta sanjuandarrek bukatu dute bigarren. Laugarren Bizkaia izan da (Lutxanako kluba da), eta bosgarren Orio.
Bigarren txandan atera dira zumaiarrak, irabazlea eta etxekoa txandakide zituztela. Indartsuenak dira hirurak, eta batera aritzea egokitu zaie. Baina eremua berezia denez, Getaria-Tolosa eta San Juan alde baterantz abiatu dira, eta Zumaia Kioljokoa bestera. Lehen luze erdi horretan, zumaiarrek denbora asko galdu dute, beste bien baldintzak hobeak zirelako. Bigarren luzea osorik egin dute hirurek, eta horretan Zumaia Kiroljokoaren aldekoak zirenez baldintza onak, denbora onena egin du bigarren ziabogan. Baina hirugarren luze erdian, berriz ere aurretik sartu zaizkio Getaria-Tolosa eta San Juan. Azkenean, erraz gailendu da Getaria-Tolosa: 22 segundo atera dizkio San Juani eta 24 Zumaia Kiroljokoari.
Hurrengo estropada uztailaren 10ean izango da, hemen, Zumaian.

SAILKAPENA
1. Getaria-Tolosa 11.15, 80
2. San Juan 11.38,16
3. Zumaia Kiroljokoa 11.40,25
4. Bizkaia 11.51,06
5. Orio 12.11,05

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude