Zumaia dotore Camargon: seigarren

Lan ederra egin dute arraunlariek gaur Camargon (Espainia), San Miguel ligako aurreneko estropadan. Seigarren izan dira, eta emaitza oso ona da. Azkeneko txandan lehiatu dira, eta hirugarren egin dute, Urdaibai (estropadako garailea) eta Pedreñaren atzetik, eta Castroren aurretik. Oilarren artean bikain moldatu da Telmo Deun.
Xanti Zabaleta entrenatzaileak balorazio hau egin du: “Emaitza oso positiboa izan da. Mutilen lana bikaina izan da, inguruan geneuzkan kontrario onen aurrean ez dutelako etsi. Datu positiboa da Urdaibaik hamabost segundo ateratzea, txanda berean joanda. Ikusirik azkeneko txandan ginela, eta itxuraz baldintza txarrenak gure txandan izango zirela, bizirik ateratzea zen gaurko helburua, eta seigarren egitea ondo dago. Eremuan aldea egon da; nire ustez, baldintza onenak bigarrenean izan dituzte”.
Bihar, Bilbon da estropada, ligako bigarrena. 12:15etik aurrera, erlojuaren aurka lehiatuko dira ontziak. Gaurko sailkapenaren arabera osatuko dituzte txandak. Zumaia bigarrenean izango da, Astillero, Orio eta Castrorekin batera.
Gaurko sailkapena ikusteko, hemen klikatu: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/ver.php?id=eu&r=1301303226

Join the Conversation

1 Comment

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude