Gaur ere maila onean

Zortzigarren izan da gaur Zumaia, San Miguel ligako bigarren estropadan. Bilbon aritu dira arraunean, baldintza aldrebesetan: ur gutxirekin eta haize indartsuarekin. Ondorioz, gaur ere, atzo Camargon gertatu zen bezala, aldeak egon dira txanda batetik bestera. Eta Zumaiari mesede gutxi egin dio gorabehera horrek. Erlojuaren aurka jardun dute, eta halako baldintzak egonik, erreferentzia jatorrak txandako lehiakideen artean atera behar dira, eta horretan, zumaiarren lana nabarmendu behar da: Orio eta Castro laga dituzte atzean. Astillerok bakarrik egin du denbora hobea.
Bandera Kaikuk irabazi du, ligaren historian irabazten duen aurrenekoa. Sailkapen nagusian, Zumaia zortzigarren da 12 punturekin. Azkenak, Camargok, 5 dauzka, eta azken-aurrekoak, Castrok, 7, Oriok bezala. Tiranek ere 12 ditu.
Datorren asteburuan Galizian izang dituzte bi estropadak.

Xanti Zabaletak honela aztertu du gaurko lana: “Lan ona egin dute mutilek, zorionak eman behar zaizkie. Txandan, bi ontzi handi, Orio eta Castro atzean laga ditugu. Atzoko kuadrillatik aldaketak batzuk egin ditut, eta hala ere, maila ona eman dugu; oso ondo dago hori. Dena dela, ez da euforian sartzeko garaia. Bestelakoan, aldea egon da txanda batetik bestera, baina atzo aldeko izan genuen hori, eta gaur kontra”.

Gaurko sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/ver.php?id=eu&r=1301303290

Sailkapen nagusia: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/index.php?id=eu

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude