Zumaia Kiroljokoa, bigarren eta banderatik oso gertu

Estropada polita egin du Zumaia Kiroljokoak herrian, Gipuzkoako ligako bigarren estropadan. Oso gertu izan du bandera, baina Getaria-Tolosa bi segundo pasa azkarragoa izan da. Hirugarren San Juan sailkatu da hiru segundo eta erdira.

p1010310.JPG

Erlojuaren aurka jardun dute sei ontziek, eta hiru horien artean egon da bandera. Ziaboga bakarrera heltzerako, Orio, Bizkaia eta Hondarribia (ziaboga estriborretik eman du) lehiatik kanpo geratu dira. Lehen luzean, hiru indartsuen arteko onena Getaria-Tolosa izan da (5.18), bigarren Zumaia Kiroljokoa (5.21) eta hirugarren San Juan (5.25). Bigarren eta azken luzean, asko estutu dira gauzak, eta egundoko lehia izan dute hirurek. Azkenean, Getaria-Tolosak irabazi du.

Horrenbestez, ligako lehen estropadan bezala, irabazle izan da, eta sailkapen nagusian sendotu egin du aurreneko postua. Zumaia bigarren da, San Juanekin berdinduta, eta liderra hiru puntura dute.

p1010311.JPG

Ligako hurrengo estropada Pasai San Pedron izango da, uztailaren 23an.

Gaurko sailkapena
1. Getaria-Tolosa 10.39,13
2. Zumaia Kiroljokoa 10.41,90
3. San Juan 10.42,68
4. Orio 11.04,98
5. Bizkaia 11.13,19
6. Hondarribia 12.39,74

Gipuzkoako liga
1. Getaria-Tolosa 12 puntu
2. Zumaia Kiroljokoa 9 puntu
3. San Juan 9 puntu
4. Orio 5 puntu
5. Bizkaia 5 puntu
6. Hondarribia 1 puntu

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude