Uztaileko azken-aurreko asteburua estropadez gainezka

Atzo Gipuzkoako Txapelketan bigarren egin eta gero, bai gizonezkoek bai emakumezkoek Euskadiko Txapelketara joan beharko dute. Uztailaren 25ean da, astelehena, eta aurreko bi egunetan, TKE estropada daukate Xanti Zabaletaren arraunlariek, Pasai San Pedron eta Portugaleten. Hortaz, hiru egunetan hiru estropada jokatu beharko dituzte. Erronka latza!

Emakumezkoen asteburua ere gogorra izango da. Uztailaren 23an, Pasai San Pedron lehiatuko dira, Gipuzkoako ligan, eta bi egun geroago, Euskadikora joan beharko dute.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude