Gerra txikian beste garaipen bat

Asteburu ona izan da hau Zumaiarentzat San Miguel ligan. Hiru puntu gehiago atera dizkio azken-aurrekoari, Oriori, eta hamabi puntu aurretik dira zumaiarrak. Lau estropada falta dira, eta ezuste handi-handirik ezean, elitean segituko du Telmo Deunek. Gaur, Zarauzko Estropaden bigarren jardunaldian, bederatzigarren sailkatu da; atzean utzi ditu Orio eta Camargo txandakideak, eta San Pedro bigarren txandakoa. Lehen txandan aritu da Zumaia, eta bigarren egin du Castroren atzetik.

Atzo hamaikagarren egin zuen, eta bi egunetako denborak kontuan hartzen zirenez bandera lortzeko lehian, Zumaia hamaikgarren izan da aurtengo Zarauzko Estropadan. Kaikuk irabazi du bandera.

Gaurko sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/ver.php?id=eu&r=1301305674

Atzoko sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/ver.php?id=eu&r=1301305625

Ligako sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/index.php?id=eu

Xanti Zabaletaren balorazioa

“Positiboa izan da gure gerra txikian, hiru pùntu gehiago atera dizkiogulako Oriori bi egunak kontuan hartuta. Kezka nuen asteburu honi begira, banekielako beste guztiek onerako jauzia egingo zutela. Horren aurrean, gu non kokatuko ginen arduratzen ninduen, baina guk ere jauzia eman dugu. Gaur minutu erdi atera ditugu aurrenekoak, eta aurreko estropadetan ere antzera izan da. Gaur atzo hobeto moldatu gara, txispa gehiagorekin jardun dugu. Arraunlariak gustura joan dira etxera, eta hori oso ona liga bukatzeko falta diren lau estropadetarako. Borrokan segitu beharko dugu gure helburua lortzeko”.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude