Bandera ukitu eta gero… bigarren

Lan ederra egin du Zumaia Kiroljokoak Hondarribian, gaur arratsaldean, Gipuzkoako ligako azken-aurreko estropadan. Bigarren izan da, Getaria-Tolosaren atzetik, bi segundora. Oso gertu izan du bandera, ziabogan bost segundo aurretik izan delako Zumaia Kiroljokoa, baina bigarren luzean, aldea gainditu egin du denboraldiko traineru indartsuenak. Sailkapen nagusian, bigarren segitzen du Zumaia Kiroljokoak, eta bost puntura du Getaria-Tolosa […]

Atzo baino hobeto gaur, eta helburua ia lortuta

Asteburu honetan ere, handitu egin du Zumaiak azken-aurrekoari ateratzen dion aldea, eta orain, 14 puntura dauka Orio. Beste bi estropada gelditzen zaizkie azkeneko lau sailkatuei San Miguel ligako fase erregularra amaitzeko, eta handiren batek gertatu beharko luke Zumaiak ez jaisteko kanporaketa jokatzeko. Gainera, Orio gainbehera doa, eta Camargo azken saikatua puntu bakarrera jarri zaio. Hurrengo […]