Helburua ondo bete izanaren poza

Bukatu ditu lanak Zumaiak San Miguel ligan, eta poza da nagusi. Datorren urtean ere onenen artean izango da Telmo Deun, eta horixe zen helburua denboraldiaren hasieran. Asteburu honetan, aurrekoan bezala, larunbatean baino lan hobea egin dute igandean: Orion baino hobeto moldatu dira Castron. Atzo, azken aurreko izan zen, eta gaur, hamargarren. Xanti Zabaletaren ustez, “atzo […]

Traineru berria eta bandera

Zumaia Kiroljokoak bandera irabazi zuen atzo Gipuzkoako Ligan, Orion. Getaria-Tolosa faboritoari irabazteko gai izan zen, segundo pasatxoko aldearekin. Traineru berriarekin egin zuten arraun zumaiarrek, Zarauzko Arraun Elkarteak utzitakoarekin, alegia.Gipuzkoako Liga atzo bukatu zen, eta Zumaia Kiroljokoa bigarren izan da. Getaria-Tolosak irabazi du.Orain, hurrengo erronka datorren ostiralean izango dute Joxe Enrike Manterolaren arraunlariek: Kontxara sailkatzeko estropada. […]