Helburua ondo bete izanaren poza

Bukatu ditu lanak Zumaiak San Miguel ligan, eta poza da nagusi. Datorren urtean ere onenen artean izango da Telmo Deun, eta horixe zen helburua denboraldiaren hasieran. Asteburu honetan, aurrekoan bezala, larunbatean baino lan hobea egin dute igandean: Orion baino hobeto moldatu dira Castron. Atzo, azken aurreko izan zen, eta gaur, hamargarren. Xanti Zabaletaren ustez, “atzo ez genuen ondo egin arraunean, antsietate handiarekin ibili ginen. Gaur, aldiz, estropada ona egin dugu, arraunean hobeto eginez, eta kale txarrean joan arren, lan txukuna egin dugu”.

Entrenatzaileak onartu du “tentsioa galdu” dutela, ligan jarraitzeko helburua lortu ondoren. “Gainera, prestakuntza bideratuta zegoen uztailean ahalik eta puntu gehien biltzeko, eta abuztuan maila jaistea normala izan da”.

Orain, ostegunean dauka burua, Kontxara sailkatzeko estropadan, eta “hiru entrenamenduetan ahalik eta ondoen prestatuko dugu”.Berak egindako lanaren balorazioa eskatuta, hau erantzun du: “Oso pozik nago, helburua bete dugulako. Arraunlariak ere pozik daude, eta asko betetzen nau horrek”.

Hamargarren izan da Zumaia ligan. Camargo geratu da azken aurreko, eta Orio azkena.

Atzoko sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/ver.php?id=eu&r=1301305929

Gaurko sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/ver.php?id=eu&r=1301305995

Ligako sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/index.php?id=eu

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude