Enbatak joko al du bihar Kontxan?

Zumaia Kiroljokoa Kontxako banderan izango da hurrengo bi igandeetan. Atzo lortu zuen sailkapena, erraz. Arazorik gabe erdietsi zuen txartela. Getaria-Tolosa, Galizia eta ezustean sailkatu zen Bizkaia izango ditu aurkariak (San Juan zen sartzekoa, baina ziabogan kateatuta geratu zen). Lauren arteko aldeak hauek izan ziren: Getaria-Tolosak 6 segundo atera zizkion Galiziari, 12 Zumaiari eta 27 Bizkaiari. […]