Olarru Egunean, gazteenentzako estropada antolatu du Zumaiako Arraun Elkarteak

Olarru Eguna irailaren 17an izango da, eta ohi bezala, eguneko ekitaldi garrantzitsuenetakoa batelen estropada izango da. Geroz eta indar handiagoa hartzen ari da, eta aurten ere, makina bat arraunlari ariko da arraunean.

Zumaiako Arraun Elkarteak aukera baliatu nahi izan du, eta gazteenei aukera eman nahi die parte hartzeko. 13, 14, 15 eta 16 urte (aurten beteak) dituztenentzat bandera jarri du, eta besteen aparte joango den estropada jokatuko dute. Neskak eta mutilek egin dezakete arraunean, nahasian edo bakoitzak bere aldetik. Goizean izango da sailkatze estropada, eta bi denbora onenak egiten dituztenek bandera izango dute jokoan arratsaldean. Izena ematera Turismo bulegora joan behar da.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude