Hasieratik, uzta biltzen

Zumaia Altuna Uria zazpigarren izan da Zierbenan, San Miguel ligako aurreneko estropadan. Sei puntu batu ditu, eta hasiera emateko oso modu egokia da.

Lehen txandan egin dute arraun gureek, hiru faboritorekin: Hondarribia, Tiran eta Kaiku. Hurrenkera horretan sartu dira bukaeran, eta Zumaia Altuna Uriak egin du laugarren. 34 segundo atera dizkio Hondarribiak.

Gero, haizea zakartu egin da, eta bigarre txandakoei kalte egin die, eta hirugarrengokoei, mesede gutxi. Hondarribiak irabazi du bandera.

Azkenean, kontuak kontua eta haizeak haize, zumaiarrek puntu kopuru polita eskuratu dute.

Bihar, Astilleron

Bigarren estropada izango du bihar San Miguel ligak. Astilleron jokatuko da (12:00), eta erlojuaren aurka ariko dira, hiru txandetan banatuta. Zumaia Altuna Uria bigarrenean izango da, San Pedro, Astillero eta Urdaibairekin.

Gaurko denborak, hemen: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/ver.php?id=eu&r=1333362912

Sailkapen nagusia, hemen: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/index.php?id=eu

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude