Zumaiako Arraun Elkartea eta Salegi Jatetxea bat eginda ariko dira aurten ere. Emakumezkoen traineruaren laguntzailea izango da. Babes hori eskertzeko, arraunlariak, entrenatzaileak eta zuzendaritzakoak Itziarren izan ziren atzo arratsaldean, jatetxean, bertako arduradunekin eta langileekin.