Gutxi iraun du pozak

Zumaia Altuna Uria azken-aurreko da San Miguel ligan. Atzo eta gaur, joan zen asteburuan lortutako altxorra kendu diote. Atzo azkena izan bazen Portugaleteko labirintoan, gaur azken-aurreko izan da Zarautzen. Bost talde zituen atzetik ostiralean (Castro, Astillero, Pedreña, Portugalete eta Zierbena), eta orain, Zierbena bakarrik du atzetik; beste laurek aurrea hartu diote.

Gaur, askotan gertatzen zaiona gertatu zaio: kale zozketan zorte onik ez. Laugarren kalea nahi ez, ba aiba laugarren kalea. Gero, zorte txarrak ez dio utzi, lehen ziabogan arraun txikia hautsi zaiolako aurrekalariari. Ziaboga guztietan denbora dezente galdu behar izan du, ondoirioz. Dena aurka izan arren, estropada ona egin dute arraunlariak, atzokoaren aldean beste itxura batekoa.

Portugaletek irabazi du txanda (astebetean hobekuntza harrigarria izan eta gero), Pedreña, Zumaia eta Zierbenaren aurretik.

Bandera Hondarribiak irabazi du.

Gaurko denborak, hemen.

Ligako sailkapena, hemen.

Datorren asteburuan, Galizian jokatuko dituzte bi estropadak, ligako bosgarrena eta seigarrena. Zumaia Altuna Uria lehen txandan joango da, Castro, Portugalete eta Zierbenarekin.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude