Trenaren lehen bagoian, eta bandera batekin

Zumaia Salegi Jatetxea Euskotren ligan izango da. Gaur, hirugarren egin du Zarautzen, eta atzo aurrena eginda, bera izan da onena sailkatze estropadan. Galizia eta San Juan ere sailkatu dira, eta Getaria-Tolosa da laugarrena (hau barruan zen, iazko garaile izateagatik).

Bikaina izan da gaurkoa. Galizia izan da azkarrena, Getaria-Tolosa bigarren, Zumaia Salegi Jatetxea hirugarren, eta San Juan laugarren. Hiru segundotan sartu dira lau traineruak. Ziabogan onena zumaiarrak izan dira.

Ligarako puntuak ere banatu ditu gaurkoak, atzokoak bezala, eta Zumaia Salegi Jatetxea da lidergoan, getariarrekin berdinduta.

Gaurko denborak, hemen.

Ligako sailkapena, hemen.

Euskotren ligako hirugarren eta laugarren estropadak uztailaren 21ean (Pedreña) eta 22an (Pasai San Pedro) izango dira.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude