Kontrasteekin segituz, bandera batetik, eta azkena, bestetik

Larunbat gazi-gozoa hau ere Zumaiako arraunlarientzat. Gozoa Zumaia Salegi Jatetxearentzat, bandera irabazi duelako Gipuzkoako ligako hirugarren estropadan, Donostian. Aise, gainera. Lider dira zumaiarrak. Getaria-Tolosa izan da bigarren, eta 20 segundoko aldea egon da bien artean berez. Baina epaileek 1o segundoko isuna ezarri diete zumaiarrei, estatxa azkarregi askatzeagatik. Traineruen denboraldiari ofizialki hasiera eman zitzaionetik, bigarren bandera […]