Kontrasteekin segituz, bandera batetik, eta azkena, bestetik

Larunbat gazi-gozoa hau ere Zumaiako arraunlarientzat.

Gozoa Zumaia Salegi Jatetxearentzat, bandera irabazi duelako Gipuzkoako ligako hirugarren estropadan, Donostian. Aise, gainera. Lider dira zumaiarrak.

Getaria-Tolosa izan da bigarren, eta 20 segundoko aldea egon da bien artean berez. Baina epaileek 1o segundoko isuna ezarri diete zumaiarrei, estatxa azkarregi askatzeagatik.

Traineruen denboraldiari ofizialki hasiera eman zitzaionetik, bigarren bandera du Zumaia Salegi Jatetxeak. Bestea Euskotren ligako lehen egunean lortu zuen, joan zen larunbatean. Euskotren ligan ere sailkapeneko buru da.

Gaurko denborak.

San Miguel ligan, makal

Zapore gazia Galiziatik etorri da. Zumaia Altuna Uria azkena izan da San Miguel ligako bosgarren estropadan, Groven (Galizia) eta sailkapenean, azken-aurreko lekuan segitzen du. Zierbenak, azkenak, puntua jan dio, eta bederatzi aurretik dira zumaiarrak. Azkena zuzenean jaitsiko da KAE 1 ligara, eta azken-aurrekoak kanporaketa jokatu beharko du KAE 1eko lehen bien aurka.

Lehen txandan aritu da Telmo Deun, eta ondo ekin badio ere, bigarren luzea hastearekin bat atzean geratzen hasi da. Hirugarren ziabogan hiru segundora zuen Zierbena, baina oso zabal hartu du, eta azkenean, oso atzean sartu da.

Bihar, seigarren estropada dago jokoan, Moañan (Galizia), eta Zumaia Altuna Uria lehen txandan joango da, Zierbena, Portugalete eta Castrorekin batean.

Gaurko denborak.

Ligako sailkapena.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude