Argia azaldu da

Zumaia Altuna Uriak bederatzigarren egin du gaur eguerdian, San Miguel ligako seigarren estropadan. Moañan izan da, Galizian. Azkeneko hiru estropadetako zapore gazia pixka bat gozatzeko balio izan du. Lehen txandan azken-aurreko izan da Telmo Deun. Castrok eta Portugaletek aurrea hartu diote, eta gureak Zierbena menderatu du. Gero, bigarren txandako bi ontzi, Astillero eta Pedreña, atzetik […]