Argia azaldu da

Zumaia Altuna Uriak bederatzigarren egin du gaur eguerdian, San Miguel ligako seigarren estropadan. Moañan izan da, Galizian. Azkeneko hiru estropadetako zapore gazia pixka bat gozatzeko balio izan du.

Lehen txandan azken-aurreko izan da Telmo Deun. Castrok eta Portugaletek aurrea hartu diote, eta gureak Zierbena menderatu du.

Gero, bigarren txandako bi ontzi, Astillero eta Pedreña, atzetik geratu dira. Bandera Urdaibaik irabazi du, ligan aurten lortu duen aurrenekoa.

Sailkapen nagusian, Zumaia Altuna Uria azken-aurreko da, 20 punturekin. Gauzak horrela amaituko balira, ez jaisteko kanporaketa jokatu beharko luke irailean.

 

 

Gaurko sailkapena.

Ligako sailkapena.

Datorren asteko bi estropadak

Larunbatean, Pedreñan izango da Sn Miguel liga, eta igandean, Pasai San Pedron.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude