Ez jaisteko kanporaketari ihes egitetik oso gertu

Latza izan da Zumaia Altuna Uriak gaur egin duen estropada. Zazpigarren izan da Getxon, San Miguel ligako hamargarren estropadan, eta sailkapen nagusian, hiru puntura jarri da Pedreña eta Astillerotik (azken-hirugarrena eta azken-laugarrena). Ez jaisteko kanporaketari ihes egitea oso zail ikusten zen ostiralean, baina atzoko eta gaurko emaitzekin, hiru puntura dago zerua (ostiralean 6ra zegoen).

Atzoko lan onari esker, bigarren txandan aritu da Zumaia Altuna Uria, eta ahoa bete hortz utzi ditu zale guztiak. San Juan, San Pedro eta Portugalete izan ditu aurkari, eta hirugarren bukatu du. Bi pasaitarrek gainditu dute, eta oso aldea txikia aterata: San Juanek 4 , eta San Pedrok 3. Zumaiarrek Portugaleteri 2 segundo atera dizkio. Lan handia irudikatzeko eta gehiago nabarmentzeko, datu hau: azken ziaboga eman eta gero, lehen arraun kolpeetan, 10 segundo ateratzen zizkion aurrenekoak.

Zumaia Altuna Uriak lehen txandako lau ontzien denbora onena du.

Bandera Kaikuk irabazi du, eta lider jarri da ligan.

Gaurko sailkapena.

Ligako sailkapena.

Etzi, Euskadiko txapelketa eta asteburuan, ligarik ez

Zumaia Altuna Uria Euskadiko txapelketan izango da, etzi, Orion (12:30). Gipuzkoako txapelketan hirugarren egin zuen, eta horrek eman dio aukera Euskadikoan izateko.

Lehen txandan joango da, San Pedro, Santurtzi eta Portugaleterekin batera. Bigarrengoan, Hondarribia, San Juan, Kaiku eta Urdaibai lehiatuko dira. Zortzi traineruek dute bandera irabazteko aukera.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude