Gipuzkoako Liga Zumaiarako bidean da

Zumaia Salegi Jatetxeak irabazi egin du Orion, Gipuzkoako ligako bosgarren estropada. Erraz, gainera. Alde handiak ateraz. Beste 6 puntu pilatu ditu sailkapenean, eta bi estropadaren faltan, 6 puntuko aldea ateratzen dio gaur azken-aurreko izan den Getaria-Tolosari.

Bost estropadetatik lautan, Zumaia Salegi Jatetxeak irabazi du liga honetan.

Oker handirik ezean, liga Zumaian geratuko da. Hurrengo estropada datorren larunbatean da, Hondarribian, eta azkenekoa, hilaren 15ean, Zarautzen.

Gaurko sailkapena.

Ligako sailkapena.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude