Atzeranzko pauso txikia

Zumaia Altuna Uriak eten egin du goranzko bidea, gaur, Hondarribian. Hamaikagarren izan da, eta aurkari zuzen denak aurretik sartu zaizkio.

Lehen txandan aritu da, Pedreña, Astillero eta Zierbenarekin batera. Irteeran, hiru segundoko zigorra ezarri diote epaileek Pedreñari, azkarregi ateratzeagatik. Hala ere, aise nagusitu da gero txandan. Bigarren lekurako borrokan ibili da Zumaia, eta ematen zuen berea izango zela, azken ziabogan lau segundo ateratzen zizkiolako Astillerori. Baina aldeak azkar jan dizkio, eta bizpahiru segundo atzetik ere jarri da Telmo Deun. Azken txanpan, gerturatu egin zaio Astillerori, baina 21 ehunen izan ditu soberan bigarren geratzeko.

Orain, sailkapenean, Zumaia Altuna Uriari lau puntura urrundu zaio Astillero, eta bostera Pedreña.

Bandera Hondarribiak irabazi du.

Gaurko sailkapena.

Ligako sailkapena.

Bihar eguerdian, Zumaian izango da estropada, eta Zumaia lehen txandan ariko da, gaurko aurkari berberak ondoan dituela. Ligako 12.a da (12:15). 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude