Txapeldunak!

Zumaia Salegi Jatetxeak Gipuzkoako liga irabazi du. Gaur ere nagusi izan da Hondarribian, eta estropada baten faltan, lehiaketa bereganatu du.

Erlojuaren aurka lehiatu dira herrialdeko sei traineruak, eta Galizia ere aritu da, gonbidatu gisa. Denetan onenak izan dira zumaiarrak. Ziabogan azkarrenak eta amaieran ere bai. Estropada osoa zumaiarrena.

Egundoko txapelketa osatzen ari dira. Gaurkoa seigarren jardunaldia izan da, eta bostetan bandera astindu dute zumaiarrek. Azkeneko estropada datorren asteazkenean izango da, Zarautzen.

Gaurko sailkapena.

Ligako sailkapena.

Bihar, Zumaian ariko dira arraunean, Euskotren ligako azken-hirugarren estropadan (12:00). Etxekoak, Galizia, Getaria-Tolosa eta San Juan ariko dira. Lehiaketa honetan ere lider da Zumaia Salegi Jatetxea. 

Ligako sailkapena

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude