Badoaz

Zumaia Altuna Uria hamargarren izan da gaur, herriko estropadan, eta zaildu egin zaio azken-aurreko lekuari ihes egitea. Orain, Astillerok eta Pedreñak  zazpi puntu ateratzen dizkiote, eta lau estropada bakarrik falta dira.

Lehen txandan joan da Telmo Deun, eta hirugarren izan da. Erraz menderatu dute Astillerok eta Pedreñak. Zierbena ere erraz azpiratu du Zumaiak.

Bandera Kaikuk irabazi du.

Hurrengo bi estropadak Zarautzen izango dira, datorren larunbatean eta igandean.

Gaurko sailkapena.

Ligako sailkapena.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude