Atzo, herriko estropadaren baitan, Zumaiako Telmo Deun Arraun Elkarteak zozketa egin zuen, bi sarirekin. Zenbaki sarituak hauek dira: 1. saria: arraina eta xanpaina (0345). 2. saria: arraina eta vermouta (3238). Zozketa estropada amaitu eta berehala egin zen, eta irabazleek 48 orduko epea dute azaltzeko. Bihar eguerdian amaituko da epea.