Gutxigatik ez du irabazi

Zumaia Salegi Jatetxea bigarren izan da gaur eguerdian, Zarautzen, Gipuzkoako ligako azkeneko estropadan. Segundoa pasatxo atera dio Getaria-Tolosak. Batera aritu dira, erlojuaren aurka binaka jokatu den estropadan. Azkeneko olatuan erabaki da lehia getariarren alde. Lehen luzean, handiagoa izan da aldea, sei segundo azkarrago eman baitu buelta garaileak. Gero, poparean, zumaiarrek egin dute denbora onena, eta […]