Gutxigatik ez du irabazi

Zumaia Salegi Jatetxea bigarren izan da gaur eguerdian, Zarautzen, Gipuzkoako ligako azkeneko estropadan. Segundoa pasatxo atera dio Getaria-Tolosak. Batera aritu dira, erlojuaren aurka binaka jokatu den estropadan. Azkeneko olatuan erabaki da lehia getariarren alde.

Lehen luzean, handiagoa izan da aldea, sei segundo azkarrago eman baitu buelta garaileak. Gero, poparean, zumaiarrek egin dute denbora onena, eta gutxi falta izan zaie bandera irabazteko.

Egundoko lehiaketa egin du Zumaia Salegi Jatetxeak, eta merezimenduz irabazi du liga. Zazpi estropadetatik bost bereganatu ditu.

Orain, Euskotren ligako azken bi estropadak prestatuko dituzte. Datorren asteburuan dira, Zarautzen, eta puntu bakarragatik dira lidergoan zumaiarrak Galiziaren aurretik.

Gaurko sailkapena.

Gipuzkoako ligako azken sailkapena.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude