Abiadura handiko trena

Zumaia Salegi Jatetxek erakustaldia eman du gaur, Zarautzen, eta oso gertu du Euskotren liga irabaztea. Bi puntuko aldea ateratzen dio Galiziari, eta bihar da azken estropada, gaurko leku berean (12:00). Sekulakoa egin dute zumaiarrek. Hasieratik hartu dute estropada burua, eta segundoak ateraz joan dira. Ziabogan, sei atzetik zen Getaria-Tolosa, zazpira zegoen Galizia, eta hamabira San […]

Ahazteko horietakoa

Zumaia Altuna Uriak azkena egin du gaur Zarautzen, bertako estropadako lehen saioan. Hasieratik aritu da ezinean, eta gero, segundoak pilatzen joan zaizkio. Ondorioa argia da: sailkapeneko azken-aurreko lekua atzean uztea oso-oso zaila izango da. Orain, Pedreñak 8 puntu ateratzen dizkio, eta Astillerok ihes egin du, zulotik urrunduz; 11 puntu aurretik da. Estropada Kaikuk irabazi du. […]