Abiadura handiko trena

Zumaia Salegi Jatetxek erakustaldia eman du gaur, Zarautzen, eta oso gertu du Euskotren liga irabaztea. Bi puntuko aldea ateratzen dio Galiziari, eta bihar da azken estropada, gaurko leku berean (12:00).

Sekulakoa egin dute zumaiarrek. Hasieratik hartu dute estropada burua, eta segundoak ateraz joan dira. Ziabogan, sei atzetik zen Getaria-Tolosa, zazpira zegoen Galizia, eta hamabira San Juan.

Bigarren luzean, gora egin du aldeak. Azkenean, hamabi atera dizkio Galiziari, hamalau Getaria-Tolosari, eta hogeita bost San Juani.

Liga eskura edukitzeaz gain, Zarauzko bandera ere gertu da, gaurko eta biharko denborak kontuan hartuko direlako.

Gaurko sailkapena

Ligako sailkapena

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude