Ahazteko horietakoa

Zumaia Altuna Uriak azkena egin du gaur Zarautzen, bertako estropadako lehen saioan. Hasieratik aritu da ezinean, eta gero, segundoak pilatzen joan zaizkio.

Ondorioa argia da: sailkapeneko azken-aurreko lekua atzean uztea oso-oso zaila izango da. Orain, Pedreñak 8 puntu ateratzen dizkio, eta Astillerok ihes egin du, zulotik urrunduz; 11 puntu aurretik da.

Estropada Kaikuk irabazi du.

Bihar, Zarautzen bertan jokatuko dute beste estropada bat, eta gaurko eta biharko denborak hartuko dira kontuan banderaren lehiarako. Txandak gaurko sailkapenaren arabera osatuko dituzte. Zumaiaren alboan ariko dira Pedreña, Zierbena eta Castro.

Gaurko sailkapena

Ligako sailkapena

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude