Bikaina

Zumaia Salegi Jatetxeak irabazi du Zarauzko bandera, eta baita Euskotren liga ere. Bikaina izan da gaur eguerdiko lana ere, eta atzokoa biribiltzeko balio izan du. Gaur, bigarren egin du, Galiziaren atzetik, 58 ehunen beranduago. Ziabogan aurretik zen, baina gero, galiziarrek harrapatu egin dute. Baina bandera eta liga tostetan ziren ordurako, eta horrek du balioa. Sekulako […]

Etsi gabe, aurrera

Zumaia Altuna Uria hamaikagarren izan da gaur, Zarauzko bigarren saioan.  San Miguel ligari dagokionez, bi egunetan hiru puntu batu ditu, eta aurrekoek gehiago. Horrenbestez, bi estropadaren faltan, ia ziurra da jaitsierako kanporaketa jokatuko duela irail erdialdean. Egundoko lana ari dira egiten arraunlariak eta entrenatzaileak denboraldia hasi zenetik, iazko azarotik. Lan horrek emango ditu bere emaitzak, […]