Bikaina

Zumaia Salegi Jatetxeak irabazi du Zarauzko bandera, eta baita Euskotren liga ere. Bikaina izan da gaur eguerdiko lana ere, eta atzokoa biribiltzeko balio izan du.

Gaur, bigarren egin du, Galiziaren atzetik, 58 ehunen beranduago. Ziabogan aurretik zen, baina gero, galiziarrek harrapatu egin dute. Baina bandera eta liga tostetan ziren ordurako, eta horrek du balioa.

Sekulako liga osatu dute zumaiarrek, eta aurrenekoz irabazi lehiaketa preziatua.

Garaipena ospatzeko, ongi-etorria egin die herriak, eta Kofradiara igo dira arraunlariak eta entrenatzaileak, herritarrak agurtzera. Gaurko bandera astindu dute denek, banaka.

Orain, Kontxako bandera baino ez zaie geratzen denboraldia osatzeko. Sailkapen estropada lehendabizi, eta bi igandeak gero. Gertatzen dena gertatzen dela, sekulako denboraldia osatu dute emakumezkoek, historikoa.

Gaurko sailkapena

Ligako sailkapena

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude