Etsi gabe, aurrera

Zumaia Altuna Uria hamaikagarren izan da gaur, Zarauzko bigarren saioan.  San Miguel ligari dagokionez, bi egunetan hiru puntu batu ditu, eta aurrekoek gehiago. Horrenbestez, bi estropadaren faltan, ia ziurra da jaitsierako kanporaketa jokatuko duela irail erdialdean.

Egundoko lana ari dira egiten arraunlariak eta entrenatzaileak denboraldia hasi zenetik, iazko azarotik. Lan horrek emango ditu bere emaitzak, eta bide berean segituko dute, lan eta lan. Orain ezin da etsi, eta ez dute etsiko, lanean fin jarraituz. Azken batean, denboraldiko helburua betetzeko aukerei eusten diete: ligan jarraitzea.

Zarauzko bandera Kaikuk irabazi du.

Gaurko sailkapena.

Ligako sailkapena

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude