Emaitza txarra, eta jaitsierako kanporaketara

Joan zen larunbatean bezala, Zumaia Altuna Uria azkena izan da gaur. Castron jokatu da San Miguel ligako hamabosgarren estropada. Zumaiarrak lehen txandan joan dira, eta Pedreñak, Portugaletek eta Zierbenak alde handia atera diote.

Emaitza horrekin, Zumaia izango da jaitsierako kanporaketan, matematikoki. Irailaren 16an Bermeon eta 17an Portugaleten, aurkari hauek izango ditu: Orio, Santurtzi, Amegrove eta Chapela. Erlojuaren aurka izango dira bi estropadak, banaka.

Eguraldi eskasa egon da arraunean egiteko, haize bortitza eta olatuak albotik jotzen zuela. Tiranek irabazi du bandera. Azkeneko txandakoek (Tiran berak, Kaikuk, Hondarribiak eta Urdaibaik) erlojuaren aurka egin dute arraun, binaka, kanpoko baliza bat mugitu egin delako eta ezin izan dutelako berriz jarri.

Gaurko sailkapena

Ligako sailkapena

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude