“Zaila dago”

Zumaia Salegi Jatetxea hirugarren izan da gaur Donostian, Kontxako Banderaren lehen jardunaldian. Galiziak irabazi du, 9 segundo atera dizkio Getaria-Tolosari, 14 Zumaiari, eta 20 San Juani.

Estropada amaieran, Kike Manterola entrenatzaileak Baleikeri onartu dion bezala, “zaila dago, oso zaila”. Bandera preziatua irabazteko aukerei buruz ari zen.

Datorren igandean izango da bigarren jardunaldia, 11:00etan.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude