Autobusak igoera-jaitsiera kanporaketan ARRAUNLARIAK ANIMATZEKO

Datorren asteburuan, larunbatean Bermeon eta igandean Portugaleten, San Miguel ligako igoera-jaitsiera kanporaketak jokatuko dira.

Zumaia Altuna Uria han izango da, eta Arraun Elkarteak autobusak jarriko ditu bi egunetan.

Larunbatean, 15:00etan aterako da Garoa tabernaren aurretik, eta 20:00etan izango da itzulera Bermeotik, estropada osoa amaitzen denean.

Igandean, 09:00etan aterako da Garoa tabernaren paretik, eta 14:00etan abiatuko da autobusa Portugaletetik Zumaiara, estropada osoa amaituta.

Bidaia bakoitzeko 10 euro ordaindu beharko da, eta izena emateko eta ordaintzeko lekuak hauek dira: Algorri, Kresala eta Ttakun tabernak. Izena ematerakoan eta ordaintzerakoan, telefono zenbakia utzi behar da, autobusa osatuko ez balitz aditzera emateko izena eman dutenei.

Komeni da izena ostegun iluntzerako ematea. Eta gorriz jantzita joatea derrigorrezkoa da!!

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude