Xanti Zabaleta entrenatzaile hurrengo denboraldian ere

Xanti Zabaletak beste urtebetez gutxienez segituko du Telmo Deuneko entrenatzaile izaten. Hirugarren denboraldia beteko du horrenbestez Zumaian entrenatzaile lanetan.

Lan handia ari da egiten, eta aurreko bi denboraldietan helburuak ederki bete ditu bere arraunlari taldearekin: San Miguel ligan jarraitzen du Telmo Deunek. Gainera, kirol egitasmo horrek segida izatea albiste ona da.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude