Entrenamenduetara buelta, astelehenean

Zumaiako Arraun Elkarteko emakume seniorren taldea astelehenean hasiko da entrenatzen, azaroaren 19an. 19:00etan dute hitzordua, Itsas Kiroldegian. Beste denboraldi baten lehen arraun kolpea izango da. Oraindik ere aurtengoan emandakoak ondo gogoan direnean. Inoiz ez ahazteko modukoa izan da 2012ko denboraldia. Bederatzi bandera, Kontxako bigarren postua, Euskotren liga eta Gipuzkoako liga, horiek denak ontziratu zituzten gure […]