Zumaiako arraunlari seniorrak Orioko Traineru Jaitsieran, gaur

Zumaiako arraunlariak Orion izango dira gaur arratsaldean (17:30), Traineru Jaitsieran parte hartzen. Gizonezkoen eta emakumezkoen ontziak joango dira. Oriok arreta bereganatzen du traineruen eta arraunlarien neguko prestakuntzan. Arraun Egunaren baitan izango da, eta 62 traineru ariko dira, hainbat mailatan banatuta: jubenilak, beteranoak, emakumezkoak eta seniorrak. Aginagatik Oriora izango da ibilbidea. Test ona izaten da klubentzat, […]