Zumaiako arraunlari seniorrak Orioko Traineru Jaitsieran, gaur

Zumaiako arraunlariak Orion izango dira gaur arratsaldean (17:30), Traineru Jaitsieran parte hartzen. Gizonezkoen eta emakumezkoen ontziak joango dira.

Oriok arreta bereganatzen du traineruen eta arraunlarien neguko prestakuntzan. Arraun Egunaren baitan izango da, eta 62 traineru ariko dira, hainbat mailatan banatuta: jubenilak, beteranoak, emakumezkoak eta seniorrak. Aginagatik Oriora izango da ibilbidea. Test ona izaten da klubentzat, zein mailetan dauden jakiteko eta aurkariekin alderaketak egiteko. Arreta handiena San Miguel ligako ontzien artean egongo da, nahiz eta denak ez aritu: Kaiku, Pedreña eta Tiran ez dira izango. Beste guztiak izango dira, ordea. Joan zen urtean Hondarribiak irabazi zuen.

Aurreko Jaitsiera Hondarribian izan zen duela bi aste, eta oraingo emaitzek garrantzi handirik ez badute ere, emakumezkoek irabazi egin zuten. Gizonezkoak 14. izan ziren.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude