Zuzendaritza berria dauka Zumaiako Arraun Elkarteak

Bukatu da hauteskunde prozesua Zumaiako Arraun Elkartean, eta zuzendaritza berria dauka klubak. Baita presidente berria ere: Luis Mari Osa Barrena. Hogeita hamar urte pasa presidente izan den Luis Mari Goikoetxea ‘Goiko’ beste zeregin batzuetan ariko da aurrerantzean klubaren barruan. Lan handia eta ederra egin du, eta beragatik ez balitz, nekez egongo litzateke orain arrauna Zumaian. […]

Aurreneko garaipena aurtengo Batel Ligan

Etxeko estropadan izan zen, Zumaian bertan: igandean lortu zuen Zumaiak aurreneko garaipena aurtengo Gipuzkoako Batel Ligan. Emakumezkoen batela izan zen lorpena lortu zuena, senior mailan. Aurrenekoz atera zen aurtengo Ligan, eta irabazi egin zuen, oso erraz irabazi ere. Beste gainontzean, hauek izan ziren herriko arraunlarien emaitzak: Emakumezkoetan, infantil-kadeteak seigarren izan ziren. Gizonezkoetan, infantilek zazpigarren egin […]