Aurreneko garaipena aurtengo Batel Ligan

Etxeko estropadan izan zen, Zumaian bertan: igandean lortu zuen Zumaiak aurreneko garaipena aurtengo Gipuzkoako Batel Ligan. Emakumezkoen batela izan zen lorpena lortu zuena, senior mailan. Aurrenekoz atera zen aurtengo Ligan, eta irabazi egin zuen, oso erraz irabazi ere.

Beste gainontzean, hauek izan ziren herriko arraunlarien emaitzak:

  • Emakumezkoetan, infantil-kadeteak seigarren izan ziren.
  • Gizonezkoetan, infantilek zazpigarren egin zuten.
  • Gizonezkoetan, kadeteek zazpigarren eta hamabigarren egin zuten.
  • Gizonezkoetan, jubenilek, bosgarren bukatu zuten.

Sailkapen guztiak

Sailkapen nagusiak

Datorren igandean ere, Zumaian

Gipuzkoako Ligak larunbatean izango du hurrengo estropada, Loiolan (Donostia), eta igandean, berriz ere Zumaian jokatuko da estropada (10:30).

 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude