Zuzendaritza berria dauka Zumaiako Arraun Elkarteak

Bukatu da hauteskunde prozesua Zumaiako Arraun Elkartean, eta zuzendaritza berria dauka klubak. Baita presidente berria ere: Luis Mari Osa Barrena.

Hogeita hamar urte pasa presidente izan den Luis Mari Goikoetxea ‘Goiko’ beste zeregin batzuetan ariko da aurrerantzean klubaren barruan. Lan handia eta ederra egin du, eta beragatik ez balitz, nekez egongo litzateke orain arrauna Zumaian.

Elkarteak, zuzendaritza berriaren izenean, esker handi bat adierazi nahi dio Goikori, egindako lan guztiagatik.

Zuzendaritza berria kide hauek osatzen dute:

  • Luis Mari Osa (presidentea)
  • Anjel Etxaniz (presidenteordea)
  • Luix Unanue (diruzaina)
  • Aitor Manterola (idazkaria)
  • Jokin Urkidi (bokala)

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude