Bukatu da Gipuzkoako Batel Liga

Eman ditu bereak aurtengo Gipuzkoako Ligak, asteburuan Errenterian eta Mutrikun jokatu diren bi estropadekin. Orain, datorren asteburuan, Gipuzkoako Txapelketa izango da, Pasaian, larunbatean eta igandean.

Gipuzkoako Ligako azkeneko bi estropadetan, hauek izan dira Zumaiako arraunlarien emaitzak:

LARUNBATEAN

  • Infantilak, emakumezkoak: bosgarren.
  • Seniorrak, emakumezkoak: bigarren.
  • Infantilak, gizonezkoak: laugarren.
  • Kadeteak, gizonezkoak: hamaikagarren eta hamaseigarren.
  • Jubenilak, gizonezkoak: zazpigarren.

IGANDEAN

  • Infantilak, emakumezkoak: laugarren.
  • Seniorrak, emakumezkoak: bigarren.
  • Infantilak, gizonezkoak: bigarren.
  • Kadeteak, gizonezkoak: hamargarren eta hamaseigarren.
  • Jubenilak, gizonezkoak: hirugarren.

Emaitza guztiak

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude