Emakumezkoen estropada aurreneko aldiz San Telmo Trainerilla Sarian

30. edizioa izango du igandekoa San Telmo Trainerilla Sariak, eta berrikuntza handi batekin dator aurten: emakumezkoen estropada ere izango da aurrenekoz. Hain zuzen, Zumaia eta San Juan lehiatuko dira Sariari hasiera emango dion lehian, 18.00etatik aurrera. Generoen berdintasunaren bidean, beste urrats bat eman nahi izan du horrela Zumaiako Arraun Elkartearen zuzendaritza berriak. Emakumezkoen probaren ondoren, […]

Gipuzkoako Batel Txapelketa asteburuan izango da

Gipuzkoako Batel Txapelketa bihar eta etzi jokatuko da Pasaian. Zumaiak bost ontzi eramango ditu: infantiletan emakumezkoena eta gizonezkoena; kadeteetan eta jubeniletan gizonezkoena; eta azkenik, seniorretan emakumezkoena. Biharko sailkatze estropada izango da, eta maila bakoitzean lau denbora onena egiten dutenek jokatuko dute txapelketa igandean. Bi egunetan 12:00etan hasiko dira estropadak.